viernes, 31 de octubre de 2008

Ezcaray


Oso urrutira joan gabe Ezcaray dugu elurraz gozatzeko beste parajeetako bat. 2.000 biztanle dituen Errioxako udalerria da Ezcaray, baina gune turistikoa den aldetik, udan 15.oo0ra iristen da biztanleria.


Valdezcaray dugu bertako eski-estazioa. Estazio txikia da honakoa eta 300 hektarea ditu erabilgarri, zailtasun handi eta gutxiagoko pistekin. Oso ongi ekipaturiko pista da, denetarik du: aparkalekua, leihatillak, informazio ofizinak, taberna eta kafeteri ugari... Goizeko 9tan irekitzen dituzte pistak eta arratsaldeko 17etan itxi. Oso estazio merkea da, eguneko 15 bat euro baino ez.


Estazio txikia dela onartu beharra dago, baina besteen antzera, denetariko zerbitzuak eskaintzen ditu. Merkea da oso, eta bertara iristeak ez dizue inolako zailtasunik emango. Euskal Herritik oso gertu dugu gainera, eta jakin dugunez Ezcarayko festa gauek ez dute parekorik!


Beraz ez dago aitzakiariklagunekin asteburu bat pasatzera joateko!!!

Jaca







"Elurra teilatuan, zakuan lepuan, ibili behako degu haurtengo neguan..."! Iritsi dira hotza, lehen eurite eta haize boladakak, iritsi da negua, eta harekin ekarri ditu dagoeneko lehengo elur malutak. Hau dela eta, honako proposamena egin nahi duzegu: har itzazue txamarra, bufanda eta botak eta joan gaitezen elurraren paradisura!



Ez dugu ezinezko proposamenik egin nahi, eta horregatik Jaca da gure lehen geltokia. Huescako udalerrietako bat da Jaca, Aragoi erkidegoan. 13.000 biztanle baditu ere, hau nabarmen handitzen da udan eta neguan.



Euskaldunak gara batik bat, elurra eta parrandaz gozatzeko asmoz bertara gerturatzen garen turistak, eta horregatik ez da harritzekoa kaleetan barrena euskara, erdara bezain beste entzutea.



Jacatik ordu erdira Astún eta Candanchú eski-pistak ditugu. Bertarako bidea ez da batere arriskutsua, nahiz eta errepidean elurra zein izotza dagoen horietan, polikiago joan eta zenbaitetan, kateak jartzea gomendatzen den. Goizeko bederatzietan irekitzen dira pistak, eta arratsaldean 16.30ak aldera isten da guztia. Eguneko bonoak 40 euro inguru balio ditu, eta seguruak 3 ( 3 euro hauek, bonoa entregatzerakoan itzultzen zaizkigu). Materiala alokatzeko, pistetan edota Jacan bertan egin daiteke.


Gaualdean, Jacako giro aparta ezagutzera joatea gomendatzen dizuegu! Askotariko musika abestu eta dantzatu daiteke bertan, edaria merkea da hemengo prezio altuekin alderatuz, eta tabernak 05:30ak aldera isten dira. Animatu ezkero hona hemen ezagunetariko batzuk: "Bertoni", "Bogart", "La Gruta", "Connos", "Camelot", "Bucanero" ...Egonaldia orobat, ez zaizue garesti sertatuko, hotelez gain ostatu merkeak ere baitaude. "Alpina" ostatua da geuretzat guztien artean izarra, merkea ez ezik, gazteez josia baitago!Anima zaitezte!!

viernes, 24 de octubre de 2008

Istanbul


Apurtxo bat iparraldera, ondoren ekialdera, zertxobait eskubirago, eta azkenik beheruntz egin ezkero Istanbul izeneko paraje zoragarri batera iritsiko gara. Istanbul Turkiako hiririk handiena da eta baita Europako handienetako bat ere, zortzi milioi biztanle ingururekin. Asia eta Europaren erdialdean, garai batean garrantzia handiko lurraldea izan zen, hain zuzen bi kontinenteen arteko merkataritza gunea izan zelako. Aspaldi joan nintzen ni Istanbulera, 12 bat urte izango nituen orduan, eta Erreala "txapeldunen liga"rako sailkatu zen. Aitzakia horrekin, maletak prestatu eta bertara joan ginen ilusio handiz. Bertan igarotako egunak zoragarriak izan ziren! Hamaika lekutan ibili ginen, batetik-bestera egun luzeetan zehar. Besteak beste, Topkapi Jauregia, Mezkita Urdina, Santa Sofia Eliza, Suleiman el Magníficoaren Mezkita etab. ikusi genituen. Horretaz gain, "Bazar Handia" eta " Espezieen Bazarra" bisitatu genituen, erotzeko moduko lekuak! Turkiar bainuetxeak ere ezagutu genituen, eta Bósforo ibaian barrena egin genuen bidaia.


Herrialde musulmana da Istanbul, eta erlijioak agintzen duen moduan, egunero-egunero eguzkia irtetzearekin batera, hiri handian barrena zintzilikaturiko megafonoetatik errezurako deia egiten zen. Bost-sei aldiz errezatzen zen egunean. Mezkitan, gizonak alde batetik eta emakumeak bestetik aritzen ziren errezuan, betiere hanka hutsik eta burua estalia, esku zein hankak garbi-garbi zituztelarik.


Janariari dagokionean, ez zitzaidan gehiegi gustatu! Gazta asko zegoela oroitzen dut, baina inondik ere hemengoaren parekoa! "Baklava"izeneko jaki bat ere jaten genuen (pinazi eta siropez betetako hostorea).


Azken aurreko eguna ametsetako egun horietako bat izan zen. Errealak, Galatasay talde turkiarraren aurka jokatzen zuen, eta bertara gerturatutako errealzale guztiak elkarturik joan ginen Ataturk izeneko estadiora. Ataturk, Turkiako errepublikako lehen presidentea izan zen eta bertotik datorkio beraz izena estadioari. 2-1 irabazi genuen, bai jauna! Pozez zoratzen geurera itzuli ginen berriro ere, oraingoan bai, geure ametsetan noiz berriro itzuliko imajinatuz!

Egipto


Egiptoko Errepublika Arabiarra, Afrikako ipar-ekialdean kokatua dago. Kontinenteen herri populatuenetariko bat da, eta biztanleria hiriburuan ( Kairo), Alejandria eta Nilo ibaiaren inguruetan kokatzen da batez ere. Egipto, mundu osoko zibilizazio zaharrenetako baten altxorrak gordetzen ditu. Besteak beste, Gizako esfingea eta piramideak, Erregeen arana, Abu Simbeleko tenplua, Kairoko museoa.. Leku bakoitza magikoa iruditu zitzaidan; .Abu Simbeleko tenplua harkaitzean egina dago eta sarreran eskultura erraldoi eta harrigarriak ditu, txiki-txikia sentiarazi ninduena. Bestetik, Kairoko museoak, Egipto Zaharrari dedikaturiko ehunka gela ditu eta bertan, momiak, Tutankamon faraoi famatuaren maskara eta garai hartako beste milaka bitxikeri topa ditzakezu. Leku hauek nahiko urrun daude elkarren harten beraz gomendatzen dizuet, bertara joan nahi izatekotan bidai agentziek Nilotik zehar antolatzen dituzten Ferry zirkuitu bat erostea. Bidaiatzeko oso modu erosoa da eta gaur egun Egipton gehien saltzen ari den turismo mota da. Beraz bidaitzea gustoko baduzue Egipto ezinbesteko geltokietako bat da.

Tunez



Kaixo laguna! Aste honetan mundu arabiarra bisitatzea erabaki dugu. Konkretuki Egipto, Tunez eta Estanbul ikusiko ditugu, gu bertan egon garelako eta beraz ,gure ikuspuntutik politenak iruditu zaizkigun lekuetaz mintzatuko gara.

Tunez, Afrikako Mediterranear kostaldean kokatua dago eta 11 milloi biztanle ditu gutxi gora behera. Herrialde honetako izen ofiziala Tuneziar errepublika da eta hiriburuarena Tunez. Gainera, lurraldearen % 40a Saharako basamortuaz okupatuta dago.
Tunez, kultur oso aberatsa duen herria da, eta sakonki ezagutzeko interesa baduzue, bidai agentziek antolatzen dituzten zirkuituetako bat egitea gomendatzen dizuet. Tunezeko hiria, mugimendu handikoa da. Bertan ere oso famatuak diren zokalo izenekoak daude. Zokaloak kale oso estuetan kokaturiko dendak dira, eta denetarik erosteko aukera dago. Baina, tentel bat bezala diru mordo bat ordaitzeko prest ez bazaude kontuan izan tratu on bat lortzeko pazientzia asko izan behar duzula.
Bestetik kostaldean, are txuriko hondartza paradisiakoak daude eta nahi izatekotan, zaldi baten gainean paseo bat emateko aukera egoten da leku gehienetan.

Tunez historia handiko lekua da, eta bertatik pasa diren zibilizazio ugarien aztarnak ditu; erromatarrak, kartagineseak... Beraz, turismo historikoa egin nahi ezkero ez kezkatu, herrialde hau aintzinako zibilizazioen hiri eta kulturaz beterik baitago.

jueves, 16 de octubre de 2008

Haro


Festa hizpide dugun gaurkoan, Haro herriarekin egin dugu topo.
Haro Errioxako ipar-ekialdean dago kokatua, eta 10.000 biztanle inguru ditu.
Gutxi hitz egin diezazueket Haroren inguruan, hari buruz ezer gutxi baitakit. Dena den, bi hitzetan defini dezaket Harok eskaintzen duenaren muina: jana eta edana. Leku gutxi ezagutzen dut (bat bera ere ez esatearren) harok adina taberna, jatetxe eta pub dituena. Eta honi estuki loturik, iraileko "pintxoen astea" nabarmendu nahiko nuke: tabernek askotariko pintxoak eskaintzeen dituzte prezio merke baten trukean. Honetaz guztiaz gain, Haroko gauak inguruko herrietako gazteen topaleku dira (lehen aipaturiko Bastida, Briñas, Logroño...). Berton, udako gau beroez gozatzeko aukera paregabea duzu pub eta diskotekez gain terraza txundigarriak baitaude adin nagusikoentzat!
Gonbidapena egina dago, erantzunaren zain geratuko gara gurea egin dugun txoko honetan!

Bastida


Ardoa hitza esaten badizuet, zer da gogora etortzen zaizuen lehen gauza? mahastiak, alkohola, txikiteoa akaso? Horiek guztiak baitan biltzen dituen herria da Bastida. Gasteiz hiriburutik 30 minutura dagoen herri txikiak mila biztanle inguru ditu, baina hau hamar aldiz biderkatzen da lehen eguzki izpi indartsuak iristearekin batera.
Arabako Bastida gune turistiko aparta da eta horretarako ederto prestatua dago: hainbat urbanizazio liran ditu, beren igerileku, futbol zelai etab.rekin. Horretaz gain, guztien atseginerako egindako udal igerileku bat du, tobogan eta ur-jolasez josia.
Euskaldunak gara batik bat Bastida udara gune hautatzen dugunak, eta hau kasualitate hutsa ez dela esango nuke nik: tabernak eta jatetxeak ditu nonahi, frontoi eta mendia(Toloño), eta hau gutxi balitz abuztuaren hasieran festa herrikoi paregabeak!
Euskaldunon apetak aise asetuko dituen herria da beraz Bastida!

Bastida

miércoles, 15 de octubre de 2008

Ibiza


Pasaden astean, gure ohiko bizilekuez hitz egin genuen. Aste honetan ostera, uda honetan egon garen lekuetaz mintzatuko gara.

Uda honetan, Ibizan egon nintzen. Oso irla polita iruditu zitzaidan eta kotxe bat alokatuz egun batean irla osoa ikusi ditzakezu. Irlako iparralde eta hegoaldearen artean desberdintasun handiak antzeman nituen. Iparraldea, irlaren alde basatia da, kala txiki eta lasaiez betea, barrualderantz sartuz, Ibizako nekazari herri tradizionalak ikus daitezke. Hegoaldea ostera, oso populatua dago eta turismoa dela eta oso ustiatuta dago, batez ere Ibiza hiriburua eta alboan dagoen San Antonio herria. Bi leku hauetan, munduko diskotekarik honenak daudela esaten da, eta luxua eta nabarmentasuna ikusgarri da nonahi; Drak-queenak, neska politak, yateak, denda garestiak, luxuzko hotelak…

Baina Ibizara joatekotan barkaezina da, Formenterako irla ez bisitatzea. Oso erraz joan zaitezke, edozein lekutan erosi daitezkeen ferry bateko billeteak hartu eta bi ordutan gehienez ( lo egiten duzun herriaren arabera) bertan egongo zaitezke. Bertan, irla zoragarri horretako parke natural eta Karibean dauden bezalako hondartzaz gozatuz.

jueves, 9 de octubre de 2008

ALGORTA


Algorta, Getxoko udalherriaren barruan badago ere, bertako herritar gehienek ez dira getxotarrak sentitzen, algortarrak baizik. Algorta, Portu zahareña jaio zen auzo handia da eta hortik herriak duen arrantza tradizio handia.

Portu zaharrak, etxe txiki eta kale estuak ditu. Askorentzat leku magikoa da, telefonikak adibidez bere iragarki berria grabatu zuenean berdin pentsatuko zuen.

Alde zaharra utziaz, aldapan gora bagoaz (halakoez naztuko zarete) San Nikolaseko enparantza tradizionalarekin topo egingo duzue.Plaza honetan eta inguruetan egingo dire, obrak algortar guztien ahotan dagoen gaia da. Udalak, milioika euro xahutu nahi ditu, Getxo Antzokia botatzeko eta behar ez den antzoki berri bat egiteko. Baina zine hau, Euskal Herriko zaharrenetariko bat da eta botatzea akats larri bat izango litzateke, Gainera, udalak planifikatutako obra berri honek, bi zine eta auditorioa izango ditu eta egun dituen bezeroak ikusita pentsaezina dena.

Obra hauek alboan dagoen San Nikolas enparatzaren desagertaraztea eragingo luke baita bertan biltzen garen gazteon sentimendu handia.

Bestetik, Algortatik parrandan joan nahi izatekotan, auzoan zehar dauden tabernak oso ondo daude, eta jai giroa oso handia izaten da asteburu gauetan. Udan ostera, famatuak diren San Inazio eta Nikolas Deunaren jaiak ditugu. Portu zaharreko jaietan (Nikolas Deunarenak), hainbat froga egiten dira,, besteak beste; sokamuturra, kukaña, gorako helegiteak,, eta jaiei amaiera emateko azkeneko egunean Pijama Eguna ospatzen dugu eta tradizioa denez herritarrrek marmitakoa egiteaz gain, pijamaz jantzitan joaten gara egun osoan
zehar,

lunes, 6 de octubre de 2008

Antiguo


 Gaurkoan, lehenego eguna izanik, gure bizilekuak aurkeztea erabaki dugu. Gure ikuspuntutik, pertsonalki hitz egitea pentsatu dugu, eta halaxe egingo dugu oraingoan ere. Alde batetik Antiguori (Donostia) buruz hitz egingo dugu apur bat, ondoren Algorta (Getxo) 
izango dugu hizpide.

 Antiguo txikia, Donostiako auzo girotsu eta juergazalea da. Igeldo mendiaren magalean, eta Ondarreta hondartzaren alboan gaur egun Donostia hiria osatzen duten lehenengo etxebizitzak eraiki ziren. Txillidaren Haizearen Orrazia eta Miramar jauregia dira, hondartzarekin batera, lekurik bisitatuenak. Antiguo auzoak atsegin du kirola, bi polikiroldegi eta tenis club ederra ditu baitan. Baina pilotazale amorratuak dira batik bat antiguotarrak. Taberna mordoa dago kaleetan barrena, eta txikiteoa zein pintxoak jatera joateko apeta zabaldua dago berton. Ezagutzeko leku paregabea da Antiguo, joan eta konproba ezazue!

Agurra

Kaixo irakurle! guri ere berria zaigun txoko honetan munduko hainbat lurraldez hitz egingo dizuegu. Asko dira oraindik ere ezezagun ditugun munduko parajeak, eta haiek azaltzeko asmoz, astero 3 herrialde berri ezagutuko ditugu. Batzuk, gure inguru gertukoak izango dira, beste batzuk lehenengo pertsonan ezagututakoak, eta baita ametesetan bisitatutakoak ere. Nahi izanez gero, zuek proposatutako lekuetara egin dezakegu salto. Era berean, zuen galdera guztiei erantzuten saiatuko gara! Gune hau atsegin izango duzuelakoan... motxila prestatu, eta hurrengo geltokian ikusiko gara!!