viernes, 9 de enero de 2009

Venezia-ko inauteriak


Gaur, inauterien gaiarekin jarraituz, Europako garrantzitsuenetariko batzuei buruz hitz, egingo dugu: Veneziako inauteriak, alegia.

Veneziako inauteriak, XVII.mendean dute jatorria nobleziak herriko jendearekin nahastek, mozorratzen hasi zirenean. Mende honetakoak dira ere, Veneziako edoizen dendatan topa deitzazkegun maskara famatuak.

Gaur egun, inauteriak aste terdi irauten dute eta gauetan areto dantzak egoten dira. Kalean aldiz, giroa berotuz, konpartsak egoten dira, hiri osotik zehar garraiatzen.

Mozorro gehienak, 1700.urtea dute eredu. Tipikoena kareta zuria, arropa beltza eta hiru puntetako txanoa eramatea da. Urteekin, kolore gama handituz joan da trajeetan, baina maskara gehienak, txuriak, beltzak eta urre kolorekoak izaten jarraitzen dute.

Azkenik, esan beharra dago ere, bertako hiritar asko egun hauetan alde egitea erabakitzen dutela, turista etorrera masiboa dela eta. Baina askok, aintzinako inauteri espiritua ez galtzeko ( turismoa dela eta hainbat gauza aldatzen hasi baitira) kaleetara irteten dira, bere mozorro dotoreekin.


Barranquilla-ko inauteriak


Barranquilla-ko inauteriak, munduko festa koloretsu eta alaienetarikoa dira. Nazioarte mailan oso komertzializatuta ez badaude ere, Brasilgo Rio-ko inauterien ostean, munduko inauteririk handienak dira tamainan. Normalean otsailean burutzen badira ere, zenbaitetan martxoan ospatzen dira, lau egunetan zehar.


Biztanleria osoa mozorrotzen da Kolonbiako hiri honetan, eta "la marimonda" eta "monocuco" deiturikoak dira mozorrorik garrantzitsuenak. Baina hauetaz gain, animaliz, afrikar beltzez, buru handiz, eroz, panpinez, drakulaz, "super-heroiz", pertsonai mitologikoz, "gay"z eta heriotzaz mozorrotzen dira asko eta asko. Mozorro hauen helburua barrea zein beldurra eragitea da. Gainera, mozorro-jantziak (erdarazko mascara) oso ohikoak izaten dira festa honetan, besteak beste, tigre, zezena eta hartzarena.


Musika, dantza eta aldarrikapen kulturalak izaten dira nagusi lau egunetan zehar . "Cumbia" izenekoa izaten da dantza nagusia, desfileetan barrena batez ere, baina baita "mapalé" izenekoa. Dena dela, gutxinaka-gutxinaka, tradizizoko dantzak hasi dira indarra hartzen.


Interesatuak zaudetenontzat, esan, inauteriak, "Loreen bataila" izenekoarekin hasten direla, bere ospakizun nagusi eta garrantzitsuenarekin. Karrozaz beteriko desfilea izaten da, eta 1903tik datorkio tradizioa.


Horrelako zerbait probatu? Zergatik ez!

Tolosako inauteriak


Inauteriekin jarraituz, horren urrun joan beharrik ez dagoela uste dut mozorro artean festaz gozatu ahal izateko! Izan ere, Gipuzkoako Tolosa kolorez estaltzen da eta astebetez alaitasuna herriaren jaun eta jabe bilakatzen da.


Urteroko lez, otsaila partean, Tolosako inauteria ospetsuak ospaten dira. Txupinazoaren ostean, jaiari eta eromenari ematen zaio hasiera. Goiz aldera, ikastoletako haurrek mozorro eta dantza desfile ederra egiten dute herriko kaleetan barrena. Konpartsek gainera, "transformaturiko" kamioez lagundurik egiten dute ibilbidea, haietan umore handiko eszenak errepresentatzen direlarik.

Janari eta bestelako postuak zabalik diraute festeki rauten duten aste luzean, eta haurrentzako barraka eta jolas-lekuak ere martxan jartzen dira, frontoi atzean nahiz Euskal Herria plazan.

Arratsaldeko 17:00etan, "zezenetara" joateko ohitura dago, txarangen atzetik dantzan. Zezen plazan sekulako giroa pizten da, eta kantu eta ohiuen artean, ausart gutxi batzuen trebeziaz gozatzeko aukera dago.

Ordu bete beranduago, eta berriro ere txarangen abestiekin batera, Tolosako alde zaharrera itzultzen da jendetza. Bertan festa giro apartak dirau bizirik goizeko ordu txikiak arte! Txoznak ere ezartzen dira, hori bai, urtez urte ez bada ere maiz aldatzen da hauen kokalekua, beraz, galdetu beste aukerarik ez duzue!


Azterketak amaitzean honelakoa baino plan hoberik aurkitzea zail izango duzuela uste dut! Beraz, 2009an guztiok Tolosara!

lunes, 5 de enero de 2009

San Sebastian eguna


"BAGERA, GU ERE BAI, GU BETI POZEZ, BETI ALAI, BETI ALAI...! "

Danborrak hasi dira dagoeneko Donostian barrena oihuka. Egun handia iristear da eta Gipuzkoako hiriburuan hasi dira lehenengo prestaketa lanak.
Ihauteriei buruz hitz egitekotan geratu bagara ere, salbuespen txiki bat egin nahi dugu eta Donostiako festei aipamentxo bat egin.

Urtarrilaren 20an, asteartea, gauerdiko hamabietan puntuan hasten da "San Sebastian eguna", Konstituzio plazan Gaztelubide elkarteak lehen nota jo bezain laster. Gaua sekulakoa izaten da. Tabernak lehertzear, eta tanborradak Donostiako kale guztietan barrena jo eta jo aritzen dira.

Festa giroak bestalde, bizirik dirau egun osoan zehar han eta hemen. Eguerdiko hamabietan, udaletxetik hasita, Donostiako ikastola eta ikastetxeetako haurrek danborra jotzen dute hiriko kaleetan barrena. Desfile polita izaten da honakoa, haurrak aspaldiko soldadu trajeez jantzita joaten dira, ikastetxe bakoitzak du berea, eta danbor-joleez gain, barril-joleek, gastadoreek, kantinerek, etab. hartzen dute parte bertan.

Gainerantzean egun alai eta festazalea izaten da. Alde Zaharreko tabernak txikiteroz betetzen dira, "pintxoak" dastatzera joaten diren besteekin batera.

Baina eguna amaierara iritsi bezain pronto, Union Artesanak esaten dio "agur" "San Sebastián egunari". Eta honela, donostiarrek beste urtebetez egon beharko dute zain, bandera txuri urdina diputazioko balkoian ikusi arte.

Beraz, gonbidatuta zaudete guztiok Euskal Herriak dituen jai bikain horietako batez gozatzera! Ah! eta festazale amorratu zaretenontzat, esan, hilaren 9an, osteguna, Antigua auzoko festei hasiera emango zaiela! Ez itzazue galdu!

Brasil


Mundu osoan zehar ezagunak dira Brasileko inauteriak. Baina herrialde osoan ospatzen badira ere famatuenak Salvador de Bahia eta Rio de Janeirokoak dira.Rio-koak popularragoak dira eta herriko jendea festara animatzen da samba soinuarekin. Salvadorrekoa ostera, hobeto antolatuta dago eta batez ere espektakuluaz gozatzeko egina dago. Brasileko inauteriak, urteko gertakari garrantzitsuena da. Gainera, espektakulu handi baten moduan kotizatzen da: sarrerak saltzen dira desfile koloretsuak ikusteko eta telebista lokalek dirutza handia ordaintzen dute emanaldi eskubideak lortzeko.Futbol partidu garrantzitsu bat edo Joko Olinpikoak izango balira moduan. Giroa, handitasun, edertasun, erritmo, xarmantasun eta sexualitatez betea dago. Mozorroak klimari lotuta oso exotikoak izaten dira, argi eta kolore askorekin.Hiriak modu magiko batean eraldatzen dira kaleetan festa alaitasuna nagusituz. Beraz badakizu monotoniaz aspertuta bazaude hona hemen parranda on batekin gozatzeko aukera ezin hobea!

Santa Cruz de Tenerife


Azken bolada honetan, mundu osoari bira eman diogu, Gabonak ospatzeko modu desberdinak ikusiz. Orain oporrak amaitzen ari direla, seguru aski jende asko laster lanera bueltatu behar direla pentsatzen hasi dira tristerik. Baina lasai, guk hasierako egun hauetan animatu egingo zaitugu eta horretarako zer hobeto hurrengo jaietan pentsatzea baino? Bai lagun, konturatu ez bazara ere, Otsailean inauteriak hasten dira eta guk inauteri harrigarri, eta kolorenetsuetatik bisitan eramango zaitugu. Animatu zaitez!

Lehengo geltokia: Santa Cruz de Tenerife.

Kanariaseko hiriburu honetan ospatzen diren inauteriak mundu osoan ezagunak izaten hasi dira, festak aste oso bat irauten duelarik. Urte bakoitzean, inauterietako erregina aukeratzen da, lehiaketa baten bitartez. Ikusgarriena, partaideak daramanten mozorroak dira. Normalean oso garestiak dira, eta patrozinatzaileak bilatzen dituzte. Lumez eta harribitxiz egindako mozorroak oso pisutsuak dira ( bataz bestekoa 100-200 kilogramo bitartekoa) eta askok gurpilak daramatzate. Beraz ezin daiteke esan erosoak direnik!

jueves, 25 de diciembre de 2008

Italia


."Gabonak, zure familiarekin, Pascua nahi duzunarekin" hau da italiarrentzat, Gabonen leloa. Azaltzen duena zera da: zein garrantzitsua den italiarrentzat Gabonak familiarekin pasatzea. Gabonetako egun garrantzitsuena, abenduaren 24a da, eta egun honetan senide guztiak "cenone" izenenko platerrak jaten dituzte eta "Babbo Natale"-k ekarritako opariak zabaltzen dituzte.
"Cenone" Italiarrak arau batuzk ditu, lehengoa arraina soilik jatea da.Bestetik, Italiari buruz hitz egiten badugu pasta ezin da falta eta kasu honetan gabonetan ere ez. Plater tipikoenak, pasta tomate saltsa desberdinekin eta hegalaburrarekin, eta arrain entsalada janaria hasteko.
Hurrengo egunean ( 25ean) haragia jan daiteke eta okela egosia, rosbif edo arrosto oleka jaten da normalean. Gabon guztietan zehar,gozokiak ez dira falta eta horien hartean famatuena "panettone" izeneko bizkotxoa da.
Tradizioa dioenez, Gabonetako Zuhaitza, abenduaren 8tik aurrera jar daiteke, Imanculadaren egunean. Egun honetan ere etxe italiarretan jaiotzak jartzen hasten dira, beti bakoitzari etxeko toke pertsonala emanez.
Umeek "Befana" etortzea itxaroten dute. Befana, emakume zahar bat da , erratza gainean doana, eta tximinietatik sartzen da opariak eta gozokiak usten ditu familia osoarentzat. Guztiei, txarto portatu direnei ezik, hauentzat ikatz gozoa eramango die.Beraz, badakizue umeeak hemengoak zein italiakoak bazarete eta txarto portatzen bazarete jai daukazue Befana eta Olentzerorekin!