
Pasaden astean, gure ohiko bizilekuez hitz egin genuen. Aste honetan ostera, uda honetan egon garen lekuetaz mintzatuko gara.
Uda honetan, Ibizan egon nintzen. Oso irla polita iruditu zitzaidan eta kotxe bat alokatuz egun batean irla osoa ikusi ditzakezu. Irlako iparralde eta hegoaldearen artean desberdintasun handiak antzeman nituen. Iparraldea, irlaren alde basatia da, kala txiki eta lasaiez betea, barrualderantz sartuz, Ibizako nekazari herri tradizionalak ikus daitezke. Hegoaldea ostera, oso populatua dago eta turismoa dela eta oso ustiatuta dago, batez ere Ibiza hiriburua eta alboan dagoen San Antonio herria. Bi leku hauetan, munduko diskotekarik honenak daudela esaten da, eta luxua eta nabarmentasuna ikusgarri da nonahi; Drak-queenak, neska politak, yateak, denda garestiak, luxuzko hotelak…
Baina Ibizara joatekotan barkaezina da, Formenterako irla ez bisitatzea. Oso erraz joan zaitezke, edozein lekutan erosi daitezkeen ferry bateko billeteak hartu eta bi ordutan gehienez ( lo egiten duzun herriaren arabera) bertan egongo zaitezke. Bertan, irla zoragarri horretako parke natural eta Karibean dauden bezalako hondartzaz gozatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario