
Azken bolada honetan, mundu osoari bira eman diogu, Gabonak ospatzeko modu desberdinak ikusiz. Orain oporrak amaitzen ari direla, seguru aski jende asko laster lanera bueltatu behar direla pentsatzen hasi dira tristerik. Baina lasai, guk hasierako egun hauetan animatu egingo zaitugu eta horretarako zer hobeto hurrengo jaietan pentsatzea baino? Bai lagun, konturatu ez bazara ere, Otsailean inauteriak hasten dira eta guk inauteri harrigarri, eta kolorenetsuetatik bisitan eramango zaitugu. Animatu zaitez!
Lehengo geltokia: Santa Cruz de Tenerife.
Kanariaseko hiriburu honetan ospatzen diren inauteriak mundu osoan ezagunak izaten hasi dira, festak aste oso bat irauten duelarik. Urte bakoitzean, inauterietako erregina aukeratzen da, lehiaketa baten bitartez. Ikusgarriena, partaideak daramanten mozorroak dira. Normalean oso garestiak dira, eta patrozinatzaileak bilatzen dituzte. Lumez eta harribitxiz egindako mozorroak oso pisutsuak dira ( bataz bestekoa 100-
No hay comentarios:
Publicar un comentario