viernes, 9 de enero de 2009

Tolosako inauteriak


Inauteriekin jarraituz, horren urrun joan beharrik ez dagoela uste dut mozorro artean festaz gozatu ahal izateko! Izan ere, Gipuzkoako Tolosa kolorez estaltzen da eta astebetez alaitasuna herriaren jaun eta jabe bilakatzen da.


Urteroko lez, otsaila partean, Tolosako inauteria ospetsuak ospaten dira. Txupinazoaren ostean, jaiari eta eromenari ematen zaio hasiera. Goiz aldera, ikastoletako haurrek mozorro eta dantza desfile ederra egiten dute herriko kaleetan barrena. Konpartsek gainera, "transformaturiko" kamioez lagundurik egiten dute ibilbidea, haietan umore handiko eszenak errepresentatzen direlarik.

Janari eta bestelako postuak zabalik diraute festeki rauten duten aste luzean, eta haurrentzako barraka eta jolas-lekuak ere martxan jartzen dira, frontoi atzean nahiz Euskal Herria plazan.

Arratsaldeko 17:00etan, "zezenetara" joateko ohitura dago, txarangen atzetik dantzan. Zezen plazan sekulako giroa pizten da, eta kantu eta ohiuen artean, ausart gutxi batzuen trebeziaz gozatzeko aukera dago.

Ordu bete beranduago, eta berriro ere txarangen abestiekin batera, Tolosako alde zaharrera itzultzen da jendetza. Bertan festa giro apartak dirau bizirik goizeko ordu txikiak arte! Txoznak ere ezartzen dira, hori bai, urtez urte ez bada ere maiz aldatzen da hauen kokalekua, beraz, galdetu beste aukerarik ez duzue!


Azterketak amaitzean honelakoa baino plan hoberik aurkitzea zail izango duzuela uste dut! Beraz, 2009an guztiok Tolosara!

No hay comentarios: