miércoles, 26 de noviembre de 2008

Gabon desberdinak



Hemen bezala, munduko leku ugaritan abendua ailegatzean gabonak ospatzen dira. Baina berdinak izango ote dira ospakizun hauek Frantzian, eta Chilen? Noski ezeztz.

Australian adibidez, beste hemisferioan dagoenez, gabonak udan ospatzen dira eta beraz gabonetako giro klasikoa den elurra eta hotza desagertu egiten da .Horren ordez, hondartzan ospatzen dute, palmondo eta egukitakoen azpian. Beraz, ez larritu bainujantziarekin jantzitako Santa Claus-ak ikusten badituzu bertatik paseatzen.

Perun ordea, gabon zaharreko gaua tradizioz beterik dago.Duela urte askoz loreak oparitzeko ohitura dago, bakoitza esanahi bat duelarik. Adibidez urte berrian, kontuekin larri ibili nahi ez baduzu, gertuko pertsona bati lore hori bat oparitzeko eskatu beharko diozu. Zure mutil edo neska-laguna lore gorri bat oparitzen badizu, zeuen maitasuna, hori ez amaitzeko izango da eta amari zuria eskatzen badiozu munduan oreka eta bakea eskatzeko izango. Gauerdian, mahats eta hamabi dilista jan behar dira desioak eskatzen dituzun bitartean. Ondoren, etxetik atera behar da eta daramazuen arropa astindu behar da urte berrian zorte ona izateko. Baina zure helburua bidaitatzea bada motxila hartu eta zure etxeari hamabi buelta eman. Hau eginda , seguru aski denbora gutxira bidai bat egiten egongo baitzara. Agian gure blogean gomendaturiko leku batera?

lunes, 24 de noviembre de 2008

Zeuek aukeratu!


Gabon Zaharretan, munduko hiririk ospetsuenak dotore janzten dira urte berriari ongi etorria emateko asmoz. Argi eta soinuz beteriko ospakizunak, joku piroteknikoak, xanpaina, kotilioiak eta musika nonahi aurki daitezke Londres, Paris, Berlin, Nueva York, Río de Janeiro, Madril edota Bartzelonako gunerik txikienean. Geroz eta gehiago, jendeak, gazteek batik bat, gabonetako oporrak bidaiatzeko aprobetxatzen ditu. Horregatik, Gabon Zahar gaua, egun honetako beste lurraldeetako usadioak ezagutzeko aukera paregabea da: Parisko ikuskizun finetatik hasi, eta Brasilgo exotismora, esaterako.
Kaleetako farolek inoiz baino dizdiratsuago argiztatzen dute, kontzertu eta su artifizialak sekula ez bezala entzuten dira. Jatetxe eta tabernetan menurik gozoenak prestatzen dira, eta diskoteketan festarik handienak antolatzen dira.

Horregatik, hiriaren zarata atsegin dutenek, bikotekide edo lagunartean lasaitasun edo festaz gozatu nahi dutenek, elurraren maitale edota hondartza zaleek ongi pasatzeko aukera paregabea da honakoa! Ez zaitezte etxean geratu, alaitasuna kaleen jabe egin da, egin gaitezen gu alaitasun horren parte!

Danimarka


"Bizar zuri, bizar zuri, mendi gainak zuri-zuri, zorionak zorionak, bertan ditugu gabonak!!" Kaixo lagun!!! gabonak ate joka datozkigu dagoeneko, eta horregatik, gu, ahalik eta festa zoriontsuenak ospa ditzazuen ahaleginduko gara. Pentsatu eta pentsatu aritu ondoren, honako ondorioa atera dugu: gabonak, maite direnen inguruan egoteko egunak dira, halaxe da. Baina geuk, familia girora mugatu ditugu ospakizun egun hauek. Zer iruditzen lagunekin atzerrian gabonak bizitzeko aukera?
Hona hemen bada, lehenego proposamena: Danimarka.
Gabonetan, Danimarkak bertoko ikuskizun ospetsuenak (musika, argi etab.ekin) eskaintzen dizkio bertara gerturatzen diren bisitari guztiei. Bertoko Eguberrietako giroa erosoa eta familiartekoa da. Ikuskizunen artean, besteak beste honakoak dira aipagarrienak: Tivoli (jolas-parkea), Hiri zaharra (erakusketa honetan, Danimarkako gabonetako usadio zaharrenak ezagutu daitezke), Hans Christian Andersen-go etxea (gabonetako merkatu honetan, idazle famatu honen ipuinetan inspiraturiko ikuskizunez goza daiteke), eta Den Fynske Landsby-ren museoa (lurralde honetako janari eta gozoki tradizionalak dastatu daitezke berton).

Bizi ditzagun gabonak festa eta lagunartean! Goazen denok Danimarkara!

viernes, 21 de noviembre de 2008

Jacako izotz jauregia


Beste aukeretako bat, eta gugandik ez oso urrun gainera, Jacako izotz jauregia da. Jacak izotz gaineko patinajea praktikatzeko instalazio paregabeak ditu.

60ko hamarkada inguruan, izotz pista internazioalki ezaguna egin zen, patinajearen maisuak bertaratzen hasi zirenean. Ordudanik, eta 70 eta 80ko hamarkadetan joera hau indartzen joan zen. Geroztik, munduko lehen mailako lehiaketen gune bilakatu da, bai hockey eta bai patinaje artistikoari dagokionean.

90ko erdialdetik aurrera, Jacako izotz jauregia, patinajearen aldera orientatu da, eta egungo txapelketa garrantzitsuenak osatzen dituen etapetako bat da honakoa.

Kokagune aldetik, Jacaren erdigunean dagoela esan daiteke. Hirian sartu eta berehala, lehenengo bidegurutzean eskubitara egin, eta berton izotz jauregi bi daude, zaharra eta egiten ari diren berria. Turistentzat eraitako urbanizazioen alboan dago, eta horregatik, bertan ostatu hartzeko apartamentu ugari aurkituko dituzu.
Sor dakizukeen kezketariko bat, autoa uzteko tokitik izango ote den ala ez izan daiteke. Horregatik lasai lagun, esan bezala etxebizitzaz josiriko gunea da honakoa, toki lasaia, eta beraz, aise aparkatuko duzu autoab botak jantzi eta gozatzeko beste ardurarik eduki gabe.
Materiala etxetik eroan daiteke, baina hasi berriak diren horiek, bertan alokatzeko aukera izango dute.

Dudarik gabe, negu hotza datorkigu haurtengoan. Goza dezagun beraz urte sasoiaz eta abia gaitezen elurraren paradisua den Jacara!!

Txuri-Urdin


Gaurkoan Donostiako irristaketa pistari buruz hitz egingo dugu.Txuri Urdin izeneko izotz pista, Anoetako kirol gunean kokatua dago. Pista hau kalitate handikoa da, 1.624 metro karratuekin, izotz hockeyko partiduak egiteko, eta irristaketa artistikoaren lehiaketetarako erabiltzen delarik. Baina ez larritu, egun on bat pasatzeko asmoa baduzu izotz pista topaleku eta aisileku bilakatzen da poztasun eta gozamen bila bertaratzen diren guztientzat. Honekin lotuta, Izotz Jauregiak, dinamizaiorako jolasak antolatzen dituzte gazte eta familientzat. Gainera, laguntzen egoten diren monitoreak festak bultzatu eta trebetasun lehiaketak antolatzen dituzte. Instalazioekin jarraituz, eraikin honek, kafetegi handi bat (pistetara bistak dituena) terraza bat kanpoaldean eta autoentzako zein autobusetarako dohako aparkalekua dauka.

Sarrerei dagokionez, prezioak aldatu daitezke jai eguna edo laneguna izanda ( jai egunetan garestiagoa da noski).12 urte baino gutxiagoko umeek 5 euroren truke sartzen dira, 12 urte gorakoak aldiz 8 euro inguruko salneurriagatik, kaskoa eta patinak prezioan barne ez daudelarik.Bertan ere eskularruak erosteko aukera dago 2,25 euroko prezioarekin. Beraz animatu, zaitezte eta ez izan alferrak diru kopuru txiki baten truke arratsalde ahaztezin bat igaro ahal duzu zure familia edo gurasoekin!! Aholku bat betara joan baino lehen ura azukrearekin duen botila bat edan gorputzeko mina saihesten baitu.

Gasteiz


Azken bolada honetan, eskiatu daitekeen hainbat lekuetaz mintzatu gara. Horretarako, mendiko hainbat eski pistak eta hirietan kokaturiko pista artifizialak aipatu ditugu. Baita kirol honetarako beharrezkoa den materiala eskuratzeko dendetaz ere. Aste honetan, neguko kirolekin jarraituko dugu, baina aste honetan hitz egingo dugun kirolerako ez da elurra behar, izotza baizik, asmatu dezakezue ze kiroletaz ari garen?
Pista bat: eskiarekin gertatzen den bezala, deslizatzen jarraituko dugu, baina oraingoan patinekin. Bai, izotz gaineko patinajeaz ari gara eta aste honetan Jaka, Gasteiz eta Donostian dauden pistetara joango gara.

Gasteizeko eski pista, zentrutik oso gertu dago, Arana auzoan. Pista ez da oso handia, baina nahikoa arratsalde on bat pasatzeko. Alboan, kafetegia dago eta bertatik pista ikusi daiteke. Pista udalak mantentzen du eta arratsaldeko 16:00tatik aurrera beti zabalik dago, berdin du larunbata, igandea edo jai eguna izatea. Sarrera nahiko merkea dela esan dezakegu, 6 euroren truke patinak eta guzti uzten baitizkigute. Baina eskiatzea oso gustoko baduzu, bono bat erostea gomendatzet dizut, horrela aurreztu egingo baituzu.Gainera, lau asteko eta hainbat hilabetetako ikastaroak daude eta udalak diru laguntzak eskaintzen ditu horretarako.


domingo, 16 de noviembre de 2008

Base:

BASE izeneko enpresak, 300 kirol denda ditu Espainia osoan eta Euskal Herrian bakarrik lau ( Bilbo, Zalla, Barakaldo eta Tutera). Dendak bi motatakoak izan daitezke; Futbolean espezializatutakoak edo Snow eta eskian espezializatuak.
Gure interesatzen zaigun denda gertuena (Eski eta Snow-ean zentratua daudenak, noski) Bilbon topatu dezakegu eta Base: Euro Sport du izena.
Denda honetan elurreko kiroletaz gozatzeko behar dugun guztia eskaintzen digu; txamarrak, kamisetak, prakak, eski monoak, galtzerdiak, elurretarako botak, eski botak, snow botak, eskularruak, txanoak, eguzkirako betaurrekoak, eskiak, snow tablak, fundak, gorputzerako protekzioak (kaskoak, eskularru bereziak..)…
Barruan kalitate handiko produktuak soilik aurkituko ditugu, kalitate handiko marka espezializatuekin bakarrik lan egiten dutelako. Gainera saltzaileak, kirol hauetan adituak dira eta beraz bezeroari eskaintzen zaion arreta hobeagoa da .
Saltokira joan nahi izanez gero, Indautxuko metro geltokitik 10 minutura dago Estraunza kaleko 1.zenbakian. Dendarekin kontaktatzeko; 94 442380 , 94 4425562 edo
dep.eurosport@detallsport.es posta helbidera,

lunes, 10 de noviembre de 2008

Alaska deportes

Euskal Autonomia Erkidegotik at, Madrilgo hiriburuan, "Alaska deportes" denda dugu. Madrilen dauden askotariko denden artean, honako hau bere deskontuak direla eta proposatu nahi dizuegu.
Madrilgo "Alaska deportes" dendak, beste denda guztiek bezalaxe kalitatezko arropa eta materiala eskaintzen ditu: eskiak, botak, arropa, betaurrekoak, kaskoak, eskularruentzat etab. luze bat. Marken artean honako hauek dira azpimarragarri, besteak beste: Dynastar , Fischer, Salomon, Völkl, Rossignol eskiei dagokienean; Spyder, Santoyo, Tsunami, Killtec, Volkl, Haglöfs, On Take, The North Face, Trango, Ternua jantzietarako; Carrera, Casco, Scott, Julbo, Ozone betaurrekoentzat; Carrera, Casco, Chupa-Chups, Scott, Mango, Maplús,Salomon kaskoentzat; eta Reusch, Spyder, Isard, Trango, Matt, The North Face eskularruentzat.
"Alasca deportes"ek gainera, hamaika aholku aberats ematen dizkio bezeroari, besteak beste materiala eta arropa garbitu, lehortu eta gordetzearen inguruan. Honetaz gain, lehenago aipaturiko beherapenak nabarmentzekoak dira oso: %30 eta %50 eko deskontua eski eta botentzat.
Jakina da, bezeroa atseginago duen dendetara joaten dela erostera, guk ordea, bilaketa erraztu nahi izan diegu hasi berriak diren haiei. Lagungarri izango ginelakoan, hurrenarte!!

Euro Sport


Eskiaz eta eski pistez aski hitz egin dugula uste dugu. Eskian aritzeko hainbat leku proposatu ditugu, baina xehetasun txiki batez ahaztu gara: materiala. Nola arituko gara eskian horretarako jantzi eta eski aproposik gabe? Gaurkoan, hauek eskuratzeko hainbat denda aipatuko ditugu, zuen gustuko izango direlakoan hemen doa lehenengoa: Euro Sport.

Euro Sport erropa denda Espainiako hiri ezberdinetan dago kokatuta, baina gugandik gertuen dagoen Bilboko dendaz jardungo dugu. Azken uneko marka prestigiotsuenak daude salgai Bilboko Euro Sporten. Puntako teknologiak txoko bat du bertan, bezeroa ahalik eta hobekien asetzeko asmoz. Kalitate handieneko arropa ez ezik, gazte eta helduentzako marka ezagunenak eskaintzen ditu, eskiatzaileak itxura zaindu behar duela uste baita.
Urtero, dendak dituen eski eta botak probatzen dira lehenik bertan, eroslea ahalik eta hobekien aholkatzeko helburuarekin. Beren irrika eskia dela nabarmentzen dute, eta horregatik beren bezeroekin partekatzea atsegin dute.
Besteak beste honako markak aurkituko dituzu berton: Salomon, quicksilcer,head, atomic... eskian aritzeko; lange, nordica, tecnica... botei dagokienean; scott, giro, leki, mango... bururako kaskoentzat; etab. luze bat.

Bilbo hirian, Licenciado Poza 43 kalean dago Eurosport, eta 94-4413333 da dendako telefono zebakia.

domingo, 9 de noviembre de 2008

Xanadú


Aipatu berri ditugun aukera guztietaz gain, teknologia berriek eskiaz gozatzeko beste modu berri bat eskaintzen digute: eski parkeak. Dagoeneko, ez dugu negua noiz iritsiko zain egon behar, ezta haurtengo elurra aproposa izango den edo ez kezkatu. Eski parkeak urteko 365 egunak daude zabalik.

Guztien artean geure proposamena Madrilgo Xanadú eski parkea da. Xanadúk Europako eski pista "indoor" handiena du. Parke honek 250 metroko luzera du, 55m-ko zabalera goikaldean, eta 80m-ko zabalera behekaldean. Eguneko 8.000 eskiatzaile aritu daitezke bertan. Goikaldea bi zatitan dago banatua, bata eskian aritzeko, eta bestea, snowboard-a praktikatzeko. Behekaldea, zabalagoa, hasi berrientzako dago prestatua, eta pistaren oinean, 1000 metro karratuko espazioa dago haurrek ere elurrezko parkea izan dezaten. Era berean, eskian arituko ez diren haientzat pentsatutako gunea ere badago. Azken hauek, tubbing izenekoa praktikatu ahal izango dute ("donuts puztuekin" dibertitzeko pistak).

Honetaz guztiaz gain, zerbitzu gehiago ere eskainzten ditu Madrilgo Xanadú parkeak: neguko kiroletarako erropa dendak, aldagela eta armairuentzat espazio zabala, hitzarmen gela bat, bi taberna, eta jatetxe bat. Baina gainera, foku eta dekoratu bikain batez baliatzen dira artifiziala den honek errealaren itxura har dezan. Aisirako guneei gainera, tenis eta patinaje pistak, iera guneak, karting estalia, bolatokia, gimnasioa, igerilekua, zinema, 30 jatetxe, 210 denda eta hipermerkatu eta saltegi handiak erantsi behar zaizkie.

Eskiaren Jauregi honen akats bat aipatzekotan, eski pisten zailtasun eskasa nabarmenduko genuke. Pista gorriak apenas daude bertan, eta urdinak dira nagusi. Horregatik, adituentzat baino, eskiatzaile hasi berrientzat dago egina.

Dena dela, aditu edo hasi berri, goazen denok kirola eginez dibertitzera!

viernes, 7 de noviembre de 2008

Baqueira


Baqueira Bereteko eski estazioa, Kataluniako pirineoetan kokatua dago, Aran izeneko Aranaren komarkan, Lleridako probintzian.

Baqueira penintsulako bigarren estazio handiena da.Pistak luzeak eta zabalak dira, baita ere zuhaitzen artean eskiatzeko aukera eskainiz. Estazioa, hiru zonaldeetan banaturik dago; Baqueira, Beret eta Bonaigua.

Estazio hau bere kalitateaz gain bere esklusibotasunagatik famatuak dira. Instalazio hauek, Espainiako garestienak dira, (egun baterako sarrera 44 euro) Horregatik normala da, telebista zein prentsa arrosan ikustea erregeak bertan oporretan ...( haiek txartela ordaindu ez badute ere)

Eski zentro hau, ohiko zerbitzuak eskaintzeaz gain; eski eskola, materiala alokatzeko dendak, jatetxe desberdina , pistetan bertan kokaturiko kafetegiak, zentru medikua.. pistetan bertan zein inguruetan apartamentu eta hotel eskaintza handia du, honetaz gainera,patinatzeko izotzezko pista, igerileku girotua, kirol dendak eta beste komertzio ugari ditu , eskiatzeaz aparte, opor polit batzuk pasatzeko.

Andorra



Aste honetan ere, eskiatzeko indarrekin jarraitzen dugu beraz, kirol hau praktikatzeko apartak diren beste hiru lekuetaz hitz egingo dizuegu; Andorra, Baqueira eta Madrilgo eski pista artifizialaz hain zuzen.

Andorrako Printzerria, (Principat d'Andorra katalanez), 25.000 biztanle inguruko herrialdea da. Hiriburua, Andorra la Vieja du izena eta bere hizkuntza ofiziala katalana da. Herrialde honek ere, kirol ofizial bat du, eta nola ez eskia da.

Andorrak, bost eski estazio ditu, Pas de la Casa-Grau Roig , Soldeu-El Tarter, Grand Valira, La Rabassa , Ordino-Arcalis eta Pal-Arinsal izenekoak, guztira 177 pista dira (286 Km). Bostak oso gertu daude eta Forfait berezi batzuk erosiz, estazio batetik bestera pasatzea oso erraza da, eskiatzeko aukerak biderkatuz. Baina, hainbeste eskiatzeagatik nekatuta baldin bazaudete, zer hobeago bainu errelajante, sauna, jakuzzi eta masai batzuk baino? Bai bai, zentrura bazoate 20 eurogatik indarrak berrekuratu ahal dituzue Caldea izeneko spa zentruan.

Andorra, eskiatik ezaguna bada, herrian dituen denda erraldoietatik are gehiago. Oraindik ere ez badakizue, Printzerri osoan saltzen diren produktu guztiak balio erantsiko zergaz libre daude eta beraz produktu askok askoz ere merkeagoak dira hemengoekin alderatuz, batez ere; tabakoa, alkohola, teknologia berriak etab. eta asko dira egunero erosketak egiteko helburu bakarrarekin.
muga zeharkatzen dutenak.

Beraz Andorra aukera ezin hobea izan daiteke, eskiatzeaz aparte, erosketak egiteko eta deskantsatzeko.

sábado, 1 de noviembre de 2008

Gourette


Eskiatzeko, beste leku aparta da Gourette. Euskal Herriko iparraldean dago, eta Bilbotik, 3 ordutara dago. Gouretteko herria, Pirinio Atlantikoen mendi baten goiko aldean dago kokatuta eta herri erdian dauzka eski estazioa, beraz goi mendiko herria dela esan genezake. Herria, biztanleri gutxiko lekua da, baina neguan ( eski garaian noski), hotelak eta apartamentuak turistaz betetzen dira eta populazioa biderkatu egiten da.

Gouretteko herria, eskiak behar dituen zerbitzuetatik bizi da, herria; eski arropa erosteko dendetaz beteta dago, kafetegiak, jatetxeak ugari.. eta ekipoa alokatu behar baduzu ez larritu, alokatzeko lekuen eskaintza izugarria delako.

Eski estazioa, 1400 – 2450 metroko altuerara kokaturik dago eta beraz, elurra egotearena gehienetan ez da arazo bat izaten leku honetan. Betikoaz aspertuta bazaude, Gourette eskaintzen dituen 22 pistetaz aparte Snow Park ikusgarri bat duzu(8.000 m2).

Eskiatzea gustoko ez baduzu, erraketekin, ibiltzeko ibilbide zoragarriak daude eta alferragoa bazara baina paisai ederrak ikusteko aukera galdu nahi ez baduzu txakurrez bultzatutako lerekin bueltatxo bat emateko aukera ere badago.

Ikusi ditugun beste bi herriekin alderatuz (Ezcaray eta Jaca), Gourette herri lasaia da gauez, eta beraz mendiak eskaintzen duen bakea eta lasaitasunaz gozatzeko herri aparta da.