viernes, 7 de noviembre de 2008

Andorra



Aste honetan ere, eskiatzeko indarrekin jarraitzen dugu beraz, kirol hau praktikatzeko apartak diren beste hiru lekuetaz hitz egingo dizuegu; Andorra, Baqueira eta Madrilgo eski pista artifizialaz hain zuzen.

Andorrako Printzerria, (Principat d'Andorra katalanez), 25.000 biztanle inguruko herrialdea da. Hiriburua, Andorra la Vieja du izena eta bere hizkuntza ofiziala katalana da. Herrialde honek ere, kirol ofizial bat du, eta nola ez eskia da.

Andorrak, bost eski estazio ditu, Pas de la Casa-Grau Roig , Soldeu-El Tarter, Grand Valira, La Rabassa , Ordino-Arcalis eta Pal-Arinsal izenekoak, guztira 177 pista dira (286 Km). Bostak oso gertu daude eta Forfait berezi batzuk erosiz, estazio batetik bestera pasatzea oso erraza da, eskiatzeko aukerak biderkatuz. Baina, hainbeste eskiatzeagatik nekatuta baldin bazaudete, zer hobeago bainu errelajante, sauna, jakuzzi eta masai batzuk baino? Bai bai, zentrura bazoate 20 eurogatik indarrak berrekuratu ahal dituzue Caldea izeneko spa zentruan.

Andorra, eskiatik ezaguna bada, herrian dituen denda erraldoietatik are gehiago. Oraindik ere ez badakizue, Printzerri osoan saltzen diren produktu guztiak balio erantsiko zergaz libre daude eta beraz produktu askok askoz ere merkeagoak dira hemengoekin alderatuz, batez ere; tabakoa, alkohola, teknologia berriak etab. eta asko dira egunero erosketak egiteko helburu bakarrarekin.
muga zeharkatzen dutenak.

Beraz Andorra aukera ezin hobea izan daiteke, eskiatzeaz aparte, erosketak egiteko eta deskantsatzeko.

No hay comentarios: