lunes, 24 de noviembre de 2008

Zeuek aukeratu!


Gabon Zaharretan, munduko hiririk ospetsuenak dotore janzten dira urte berriari ongi etorria emateko asmoz. Argi eta soinuz beteriko ospakizunak, joku piroteknikoak, xanpaina, kotilioiak eta musika nonahi aurki daitezke Londres, Paris, Berlin, Nueva York, Río de Janeiro, Madril edota Bartzelonako gunerik txikienean. Geroz eta gehiago, jendeak, gazteek batik bat, gabonetako oporrak bidaiatzeko aprobetxatzen ditu. Horregatik, Gabon Zahar gaua, egun honetako beste lurraldeetako usadioak ezagutzeko aukera paregabea da: Parisko ikuskizun finetatik hasi, eta Brasilgo exotismora, esaterako.
Kaleetako farolek inoiz baino dizdiratsuago argiztatzen dute, kontzertu eta su artifizialak sekula ez bezala entzuten dira. Jatetxe eta tabernetan menurik gozoenak prestatzen dira, eta diskoteketan festarik handienak antolatzen dira.

Horregatik, hiriaren zarata atsegin dutenek, bikotekide edo lagunartean lasaitasun edo festaz gozatu nahi dutenek, elurraren maitale edota hondartza zaleek ongi pasatzeko aukera paregabea da honakoa! Ez zaitezte etxean geratu, alaitasuna kaleen jabe egin da, egin gaitezen gu alaitasun horren parte!

No hay comentarios: