domingo, 9 de noviembre de 2008

Xanadú


Aipatu berri ditugun aukera guztietaz gain, teknologia berriek eskiaz gozatzeko beste modu berri bat eskaintzen digute: eski parkeak. Dagoeneko, ez dugu negua noiz iritsiko zain egon behar, ezta haurtengo elurra aproposa izango den edo ez kezkatu. Eski parkeak urteko 365 egunak daude zabalik.

Guztien artean geure proposamena Madrilgo Xanadú eski parkea da. Xanadúk Europako eski pista "indoor" handiena du. Parke honek 250 metroko luzera du, 55m-ko zabalera goikaldean, eta 80m-ko zabalera behekaldean. Eguneko 8.000 eskiatzaile aritu daitezke bertan. Goikaldea bi zatitan dago banatua, bata eskian aritzeko, eta bestea, snowboard-a praktikatzeko. Behekaldea, zabalagoa, hasi berrientzako dago prestatua, eta pistaren oinean, 1000 metro karratuko espazioa dago haurrek ere elurrezko parkea izan dezaten. Era berean, eskian arituko ez diren haientzat pentsatutako gunea ere badago. Azken hauek, tubbing izenekoa praktikatu ahal izango dute ("donuts puztuekin" dibertitzeko pistak).

Honetaz guztiaz gain, zerbitzu gehiago ere eskainzten ditu Madrilgo Xanadú parkeak: neguko kiroletarako erropa dendak, aldagela eta armairuentzat espazio zabala, hitzarmen gela bat, bi taberna, eta jatetxe bat. Baina gainera, foku eta dekoratu bikain batez baliatzen dira artifiziala den honek errealaren itxura har dezan. Aisirako guneei gainera, tenis eta patinaje pistak, iera guneak, karting estalia, bolatokia, gimnasioa, igerilekua, zinema, 30 jatetxe, 210 denda eta hipermerkatu eta saltegi handiak erantsi behar zaizkie.

Eskiaren Jauregi honen akats bat aipatzekotan, eski pisten zailtasun eskasa nabarmenduko genuke. Pista gorriak apenas daude bertan, eta urdinak dira nagusi. Horregatik, adituentzat baino, eskiatzaile hasi berrientzat dago egina.

Dena dela, aditu edo hasi berri, goazen denok kirola eginez dibertitzera!

No hay comentarios: