jueves, 25 de diciembre de 2008

Italia


."Gabonak, zure familiarekin, Pascua nahi duzunarekin" hau da italiarrentzat, Gabonen leloa. Azaltzen duena zera da: zein garrantzitsua den italiarrentzat Gabonak familiarekin pasatzea. Gabonetako egun garrantzitsuena, abenduaren 24a da, eta egun honetan senide guztiak "cenone" izenenko platerrak jaten dituzte eta "Babbo Natale"-k ekarritako opariak zabaltzen dituzte.
"Cenone" Italiarrak arau batuzk ditu, lehengoa arraina soilik jatea da.Bestetik, Italiari buruz hitz egiten badugu pasta ezin da falta eta kasu honetan gabonetan ere ez. Plater tipikoenak, pasta tomate saltsa desberdinekin eta hegalaburrarekin, eta arrain entsalada janaria hasteko.
Hurrengo egunean ( 25ean) haragia jan daiteke eta okela egosia, rosbif edo arrosto oleka jaten da normalean. Gabon guztietan zehar,gozokiak ez dira falta eta horien hartean famatuena "panettone" izeneko bizkotxoa da.
Tradizioa dioenez, Gabonetako Zuhaitza, abenduaren 8tik aurrera jar daiteke, Imanculadaren egunean. Egun honetan ere etxe italiarretan jaiotzak jartzen hasten dira, beti bakoitzari etxeko toke pertsonala emanez.
Umeek "Befana" etortzea itxaroten dute. Befana, emakume zahar bat da , erratza gainean doana, eta tximinietatik sartzen da opariak eta gozokiak usten ditu familia osoarentzat. Guztiei, txarto portatu direnei ezik, hauentzat ikatz gozoa eramango die.Beraz, badakizue umeeak hemengoak zein italiakoak bazarete eta txarto portatzen bazarete jai daukazue Befana eta Olentzerorekin!

miércoles, 24 de diciembre de 2008

Kanada


Oraingoan oso goikaldera egingo dugu bidaia, Kanada baita geure helbidea!


Kanadan Estatu Batuen antzera ospatzen dituzte gabonak, nahiz eta zenbait probintzietan ohitura ezberdinak egon. Esaterako, eskimalek neguko jaialdi handia ospatzen dute, " Sinck Tuck" deiturikoa. Jai honetan, opari banaketa egiteaz gainera, dantzan ere aritzen dira gogotsu. Labrador penintsulan, arbiak gorde ohi dira udatik,ondoren haurrei emateko. Arbi hauek zulotxo bat izaten dute, eta zulotxoan kandela bat egoten da sarturik.

Eskozia berrian bestalde, eskoziar aintzindariek kolonizaturiko eskualdean, Gabonetan, goizero, jatorri bretoidarra eta euskalduna duten kantu eta bilantzikoak abesten dira, duela bi mende bertara eroandakoak.


Zoragarria izan behar du lurralde arrotz batetara joan eta geure kantu zaharrak entzute hori! Edota eskimalen artean kantu eta jolasean aritzea! Esperientzia berri bat da azken finean, zergatik ez dugu ba probatuko!


Gabon egun zoriontsua igaro dezazuela eta Olentzerok opari mordoxka bat ekarri diezazuela, onak izan bazarete, noski!

Txina


Kaixo bidaiari!! hemen gaituzue beste astebetez gure proposamenak egiteko asmoz. Gaurkoan eskuzabal gatozenez gero, baten ordez, bi Urte Berri egun eskeiniko dizkizuegu bidaia bakar batean!


Bai, bai, halaxe da! Izan ere, herri txinatarra munduko zortedunetarikoa ez ote den zalantzan gaude, besteok Urte Berri egun bakarra dugun bitartean, eurak bi dituztenez gero: mendebaldekoa, urtarrilaren 1ean egiten dena, eta "lunar" deiturikoa, urtero-urtero dataz aldatzen bada ere, gutxi gora behera otsaila hasieran edota erdialdean ospatzen dena.


Txinatarrek ongi etorri beroa ematen diote urteari, hamabost egunetan zehar ospakizunak egiten dituztelarik. Hamabost egun hauek "Linternen festa" deiturikoarekin amaitzen dira azkenik. Esan, orobat, bi aste horietan jan edota erabiltzen diren gauza guztiek esanahi bikoitza izan ohi dutela, bakea, arrakasta eta zorte ona iragartzeko.


"Lunar" deituriko Urte Berri eguneko festa " Udaberriko Festa" izenez ere deitua da. Hau dela eta, " udaberria" adierazten duen txinatar ideograma ezartzen da etxeko ate eta hormetan. Ideograma honek udaberri adierazteaz gain, " gehiegizko janari " ere esan nahi du, izan ere, janaria soberan egotea espero da, horrenbeste janari, non datorren urterako gorde ahal izango baiten.


Urte Berri eguna baino egun batzuk lehenago, familiek etxeko garbiketa orokorra egiten dute, eta behar ez diren gauzak bota egiten dituzte , datorren urtea, urte berri eta garbia izango delakoan.


Gabon Zahar gauean, "Twan Yuan Fan" izeneko afaria ospatzen dute familiartean, " bileraren afaria" esanahaia duena. Familiako kide guztiak, aitaren aldeko etxera itzuli behar dute afari honen ospakizunerako. Mahai borobiletan afaldu ohi da , borobilak perfekzioa eta betikotasuna esan nahi duelako, familiarteko harremanetarako espero dena.


Haurrak dira, bestalde, festa hauekin gehien gozatzen dutenak. Izan ere, Gabon Zahar gaueko afariaren ostean, gutun-azal gorrixka batzuk jasotzen dituzte, diru kopuru jakin bat dutenak. Gutun-azal horien kolore gorriak zoriontasuna adierazi nahi du, eta diru kopurua beti izan ohi da bikoitia, "zorte on"-eko zenbakiak baitira hauek. Afariak gaueko hamabiak arte iraun behar du gutxienez, une horretan petardo mordoa jaurtitzen direlarik, izpiritu gaiztoak uxatu eta urte berriari ongi etorria emateko.

sábado, 20 de diciembre de 2008

Japonia


Japonian, ikusi ditugun hainbat leku bezala urte berriari ongi etorria emateko, haimbat erritu tradizional egiten dituzte.
Japoniako herritarrek gabon zahar gaua baino lehenago, garbiketa orokorra egiten dute etxean, erabiltzen ez dituzten gauzak edo zaharrak direnak botaz. Honetaz aparte, askok edo gutxienez ahal dutenek, armairu berriztaketa egiten dute, bere bizitzaren etapa berria simbolizatzen duena.
Abenduaren 31an Omisoka edo Urtearen azken egun handia izenez ezaguna dena ospatzen dute. Tradizioa dioenez, egun horretan familia guztiak etxea garbitu ostean, fideozko taza tradizionalak jaten dituzte, urte asko iraungo duzunaren simbolo baitira.
Templuetako kanapainhotzak entzuten direnean, urte hasieraren seinale da eta, tradizioa dioenez japoniarrek santutegi sintoistetara joaten dira. Gero urte berriaren ospakizunak hasten dira urtarrilaren 4erarte.

India



Aste bat baino gutxiago geratzen da Olentzero gure etxeetan sartzeko, familiarekin afalzeko, opariak irekitzeko eta orokorrean ondo pasatzeko. Baina beste herrialdeetan, jadanik Gabonetan daude, eta beste batzueki asko geratzen zaie. Goazen ikustera aste honetan ere, nola ospatzen diren Gabonak munduko txoko desberdinetan.
Abenduaren 25ean Indiako jaia nazionala da eta bertan bizi diren 20 milioi kristauek tradizio okzidentalekin ospatzen dituzte Gabonak. Urte berria ostera, hinduen ilargi egutegiaren arabera ospatzen da, apirilaren 20an, su eta bainu erritualekin. Egun horretan milioika peregrino Ganges ibaian edo putzu sakratuetan bainuak hartzen dituzte. Baina indiar kulturan, gabonen itxura antzekoena har dezakeen festa, desberdintasun espiritualak kontuan hartu gabe Diwali da. Ospakizun honetan, Lakshmi jainkosa gurtzen da, aberastasuna eta arrakasta eskatzeko. Guzti hau familia eta lagun giroan baturik egiten da, beraien artean kartetara jolastu eta opariak eginez.

viernes, 19 de diciembre de 2008

Australia


Gabon festak uda giro apartean ospatu nahi badituzu, Australiara bidaia egiteko gonbitea egiten duzugu oraingoan! Izan ere, bero handien egiten duen unean ailegatzen dira gabonak Australiara.

Bertan, usadio oso ezberdinak dituzte geureekin alderatuz. Honela, australiarrek, gabon egunean, opariak trukatzen dituzte gosaltzen ari diren bitartean. Ondoren, familia asko eta askok hondartzan prestatzen dituzte bazkariak, gabon gaueko afari berezia baino lehen.
Dekorazioari erreparatuz, palmando eta garo hostoez apaintzen dira etxeak, eta baita lore bereziz ere. Horietako bat aipatzearren, “Gabonetako Kanpaia” izenekoa dugu, urre-koloreko ertza duen lora. Askotan gainera, palmondoak berak erabiltzen dira gabonetako zuhaitz antzera.
Gaua ailegatzean, parkeak jendez betetzen dira, kandelak eskuan dituztela, fededun zerbitzuetara jotzen dutelarik.

Beraz, kultura berriak ezagutu eta ohitura ezberdinak bizi nahi badituzu, Australia da gunerik aproposenetarikoa. Hau ez ezik, hamaika ezusteko biziko baitituzu Australiar eguzkipean!

domingo, 14 de diciembre de 2008

Errusia


Errusian ospatzen diren gabonak nahiko bereziak dira inguruko herrialdeetan ospatzen direnekin alderatuz.Ospakizunak adibidez, egun batzuk geroago ospatzen dira Ortodoxoen egutegia jarraitzen dutelako. Gabon gauan, etxe errusiarretan sartzeko aukera izango bagenu, seguru asko 12 platerretako afaria topatuko dugu mahai batzuetan ( batzuetan esaten dut,dakigunez Errusian pobre ugari daude eta ez dut uste hauek horrelako gabonak ospatu ahal izango dituztenik), plater bakoitza apostolu bati zuzentzen baitiote. Baina guzti hauen artean, Errusiarren izar platerra arraina erremolatxazko soparekin da eta hau ez da inoiz falta.
Bestetik urte berri egunean, umeek Izotzaren Aitonaren zain egoten dira, Maroz izenez ere ezagutua. Honek ere, Papa Noel bezala, bixar txuri luzea du, eta arropa gorria eta bota beltzak darama. Gainera, Marozek, Izotzetako Neskaren laguntza du eta etxeetako ume txikienei , jostailuak, genjibrez egindako pastelak eta Matriuskak ( egurrezko panpin hauek oso tipikoak dira Errusian eta barnean papin txikiagoak dituzte) oparitzen dizkie. Ze politak!

viernes, 12 de diciembre de 2008

Norvegia


Pelikuletako gabon horietako bat bizi nahi duzue? Ba ikusi eta entzun!

Norvegiako gabonen berezitasunetako bat etxeko txokoren batean sua eta kandelen argia piztua edkuitzearena da. Abenduaren 13an, Santa Lucia egunean, hasten dira gabonetan lehenengo ospakizunak, eta 13ko gau horretan etxeko animaliek ere, gabonetako lehen afari berezia dastatzen dute. Trentzazko otarrez, lihozko zurtoinezko koroez, eta iratxo figurez apaintzen dituzte beren etxeak norvegiarrek.

Norvegiarren mahaietan sekula ez da arrozezko morokilik falta, barruan intxaur bat ezkutaturik dutenak. Aurkitze duenak zantzu berria izango du urte berrian. Izonkina, bakailaoa, haragi-bolak, orein patea ahabiaz lagundurik, baiazko krema... da batik bat egun hauetako gastronomia, hori bai, zerbeza eta akevitt (norvegiako pattarra)-arekin janda. Afariaren ostean, Gabonetako zuhaitza argiztatzen da eta haurrak "julenisse"ren zain geratzen dira, Gabonetan "Santa Claus"-en bilakatzen den iratxoa.

Brasil


Gaurkoan berriro ere gabonak ospatzeko lurralde ezberdinak proposatzeko asmoarekin urbiltzen gatzaizue, gabonak hasi baino ez baitira egin, eta 2008 urteari amaiera duin bat eman diezaiozuen baita gure helbururik handiena!

Brasil dugu gabonak ezberdin ospatzeko beste lurraldeetako bat. Bertan, Ipanema eta Copacabana hondartzetan, su artifizialak botatzen dira Brasilgo zerua koloreztatuz. Copacabanan, afrikako emakume apaizek kandelak piztu eta lore eta opariz beteriko barkutxoak itsasoan barrena jaurtitzen dituzte. Hauek itsasaldiak eroaten baditu iragarpen ona da hori, beren sinisteen arabera, Yemanják, Itsasoko Jainkosak, urte berria bedeinkatu duenaren seinale baita. Era berean, Bahiako Salvador hiriko biztanleak zuriz edota urte berrian aginduko duen santuaren kolorez jazten dira Yemanják bedeinkatu ditzaten, hauek beren oinak itsasoan bustitzen dituzten bitartean.

Dudarik gabe esperientzia berri eta ahaztezina izango litzakete honakoa!Urte berria geure usadioetatik at ospatuz, amonaren zopa eta arraina baztertu, eta Brasilgo hondartza xarmangarriez gozatuko baikenu!

Has dezagun 2009a Brasilgo sanbaren doinupean!

lunes, 8 de diciembre de 2008

Buenos Aires


Azken urteotan gune alternatibo baten bila dabiltzan horiek, Buenos Aires aukeratu dute gabonetan ihes egiteko olentzeroren opari bezala. Urteen poderioz, muturrerainoko bilakaera izan du argentinar hiriburuko festak urte sasoi horretan; lokartzeko girotik lo hartu ezinekora pasa dira. Ondorioz, bertakoak ez ezik kanpotarrak ere erakartzen ditu.

Hiriburu honen arrakasta, bertako klima epel eta atseginaren emaitza da. Gabon hotz eta euritsuetatik ihesian, gabon eta udako oporrez gozatzeko aukera paregabea baita honakoa.

Hotelen %90a betea egon ohi da abenduaren hasierarako eta horregatik, zerbitzu anitzagoa eskaintzeko joera izaten dute: tango ikuskizunak, 20.eko hamarkadan girotutako festak... Azken batean, gabon gaua "show" handi batean bilakatzen dela esan daiteke.

Prezioak ere norberaren premietara egoki daitezke, pertsonako 100$tik hasi, eta 800$ ordaintzera ailega baitaiteke.

Gabonak ere 40 gradutan ospatzeko aukera proposatzen dizugu oraingoan! Akaba ezazu errutinarekin, laga albo batera urteroko plan berdintsuak! Goza ditzagun gabonak eguzkipean!

Guatemala


Hego Amerikako herrialde honetan, gabonak tradizioz beterik daude. Festak, Abenduaren 7an hasten dira “Deabruaren erreketa” tradizionalarekin. Horretarako guatemaltemalearrak bere etxetan erabiltzen ez dituzten gauzak bilatu behar dituzte, kalera atera eta beraiekin su bat egin. Horrela, deabrua bere etxeetatik ateratzen da. Era berean, gazteek “chiviriscos” izeneko zuhaitz lehorrak bilatzen dituzte, sua egiteko. Hurrengo egunean, familiak eleizara joaten dira Virjiniari otoitz egiteko.Abenduaren 12an , umeek trape tipikoekin jantzita, Guadaluparen irudia gurtzera joaten dira. 16tik aurrera, Jose eta Mariaren irudiak etxeetako ateak jotzen dituzte, Abenduaren 24 Nazareth-en egin zutena antzezten. Bi Santuen irudi hauek, gau batez etxe bakoitzean geratzen direlarik. Hilabete osoan zehar, Guatemalako etxe katoliko guztietan, eskuz egindako jaiotzak jartzen dira, baina Jesus haurraren irudia ez da jartzen abenduko 24aren gaueko 12ak arte. Ostean, familiako norbait edo lagun batek haurraren irudia “lapurtzen” badu, etxeko jabea konturatzean, lapurra haurra bueltatu dezan itxaron beharko du eta haurra bere lekuan topatzean, agerkizuna ospatzen da.

Finlandia


Pasaden astean, gabonak, pasatzeko hainbat lekuei buruz hitz egin genuen, batzuk oso tipikoak direnak egun hauetarako( Danimarka, New York, Paris,..) eta beste batzuk ordea ez hainbeste (Australia, Peru…) Aste honetan ere beste hainbat lekuetaz hitz egingo dugu, eta herrialde bakoitzak festa hauek ospatzeko dituzten tradizio kuriosotaz ere.

Finlandiarrak, Santa Clauseri oso lotuta daude, Finlandiako iparraldean bizi baita,bixar zuriko agurea. Korvatunturi izeneko herrixkan hain zuzen.. Herri honetan gabonak ez dira gabon gaua eta hurrengo bi egunetara soilik mugatzen atzetik, prestaketa egun asko daude. Ohitura dago, gabon aurreko egunetan, lana eta gero elkarteetan biltzea gabonetako apaingarriak egiteko gero saltzeko. Gaubela hauek, “pikkujoulu” ( gabon txikia) izenaz ezagunak dira eta oso ohikoak dira bertan. Abendualdiko lehengo igandean gabonak asten dira ofizalki eta egun honetan , zuhaitza jartzen da apaingarri tipikoaekin; herrialde desberdinen banderekin egindako ilarak, herrialdeen arteko bakea sinbolizatzen duena eta “himeli”-ak , (artoez egindako figurak). Eguberri egunean, goizeko hamabietan, gabon baketsua proklamatzen da eta arratsaldeko bostetan, familiek hildakoak gogoratzeko hilerrira joaten dira kandela bat pizteko. Afaldu baino lehen, familia osoa bildu eta pianoa jotzen duten bitartean gabon-kantak abesten dituzte.Gero sabela bete ondoren, Santa Claus opari guztiekin etortzen da.