
Gaurkoan berriro ere gabonak ospatzeko lurralde ezberdinak proposatzeko asmoarekin urbiltzen gatzaizue, gabonak hasi baino ez baitira egin, eta 2008 urteari amaiera duin bat eman diezaiozuen baita gure helbururik handiena!
Brasil dugu gabonak ezberdin ospatzeko beste lurraldeetako bat. Bertan, Ipanema eta Copacabana hondartzetan, su artifizialak botatzen dira Brasilgo zerua koloreztatuz. Copacabanan, afrikako emakume apaizek kandelak piztu eta lore eta opariz beteriko barkutxoak itsasoan barrena jaurtitzen dituzte. Hauek itsasaldiak eroaten baditu iragarpen ona da hori, beren sinisteen arabera, Yemanják, Itsasoko Jainkosak, urte berria bedeinkatu duenaren seinale baita. Era berean, Bahiako Salvador hiriko biztanleak zuriz edota urte berrian aginduko duen santuaren kolorez jazten dira Yemanják bedeinkatu ditzaten, hauek beren oinak itsasoan bustitzen dituzten bitartean.
Dudarik gabe esperientzia berri eta ahaztezina izango litzakete honakoa!Urte berria geure usadioetatik at ospatuz, amonaren zopa eta arraina baztertu, eta Brasilgo hondartza xarmangarriez gozatuko baikenu!
Has dezagun 2009a Brasilgo sanbaren doinupean!
No hay comentarios:
Publicar un comentario