
Azken urteotan gune alternatibo baten bila dabiltzan horiek, Buenos Aires aukeratu dute gabonetan ihes egiteko olentzeroren opari bezala. Urteen poderioz, muturrerainoko bilakaera izan du argentinar hiriburuko festak urte sasoi horretan; lokartzeko girotik lo hartu ezinekora pasa dira. Ondorioz, bertakoak ez ezik kanpotarrak ere erakartzen ditu.
Hiriburu honen arrakasta, bertako klima epel eta atseginaren emaitza da. Gabon hotz eta euritsuetatik ihesian, gabon eta udako oporrez gozatzeko aukera paregabea baita honakoa.
Hotelen %90a betea egon ohi da abenduaren hasierarako eta horregatik, zerbitzu anitzagoa eskaintzeko joera izaten dute: tango ikuskizunak, 20.eko hamarkadan girotutako festak... Azken batean, gabon gaua "show" handi batean bilakatzen dela esan daiteke.
Prezioak ere norberaren premietara egoki daitezke, pertsonako 100$tik hasi, eta 800$ ordaintzera ailega baitaiteke.
Gabonak ere 40 gradutan ospatzeko aukera proposatzen dizugu oraingoan! Akaba ezazu errutinarekin, laga albo batera urteroko plan berdintsuak! Goza ditzagun gabonak eguzkipean!
No hay comentarios:
Publicar un comentario