miércoles, 24 de diciembre de 2008

Kanada


Oraingoan oso goikaldera egingo dugu bidaia, Kanada baita geure helbidea!


Kanadan Estatu Batuen antzera ospatzen dituzte gabonak, nahiz eta zenbait probintzietan ohitura ezberdinak egon. Esaterako, eskimalek neguko jaialdi handia ospatzen dute, " Sinck Tuck" deiturikoa. Jai honetan, opari banaketa egiteaz gainera, dantzan ere aritzen dira gogotsu. Labrador penintsulan, arbiak gorde ohi dira udatik,ondoren haurrei emateko. Arbi hauek zulotxo bat izaten dute, eta zulotxoan kandela bat egoten da sarturik.

Eskozia berrian bestalde, eskoziar aintzindariek kolonizaturiko eskualdean, Gabonetan, goizero, jatorri bretoidarra eta euskalduna duten kantu eta bilantzikoak abesten dira, duela bi mende bertara eroandakoak.


Zoragarria izan behar du lurralde arrotz batetara joan eta geure kantu zaharrak entzute hori! Edota eskimalen artean kantu eta jolasean aritzea! Esperientzia berri bat da azken finean, zergatik ez dugu ba probatuko!


Gabon egun zoriontsua igaro dezazuela eta Olentzerok opari mordoxka bat ekarri diezazuela, onak izan bazarete, noski!

No hay comentarios: